Hayflicken muga

Kromosoma bat (ezkerrean) eta telomero bat (eskuinean). Telomero laburtzean, zelula Hayflicken mugara heldu eta hil egingo da.

Hayflicken muga, eukariota zelulen erdibitzearen kopuru maximoari deritzo.

Leonard Hayflickek, 1961. urtean, muga hau iragarri zuen. Hayflickek lan egin zuen giza zelulak, 40 eta 60 aldiz erdibitzen zirela ezarri zuen seneszentzian sartu baino lehen.

Mitosia gertatzen den bakoitzean, kromosomen azkenean dauden telomeroak pixka bat laburtzen dira. Zelula erdibitzen jarraituko da telomeroen distantzia kritiko batera arte.

Limitearen izena 1974. urteko liburu batean atera zen lehenengoz. Liburua, honako hau da: Intrinsic Mutagenesis: A Genetic Approach to Ageing.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search